XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEDIKUNTZA-MOTAK

Normalean, gaixorik gaudenean medikuagana joaten gara eta honek edabeak, pastilak eta abar agintzen dizkigu; kimioterapia erabiltzen du, hau da, sendagai kimikoak.

Baina kimioterapiatik kanpo, badaude beste medikuntza eta metodo batzuk.

Hona hemen horietako batzuk:

Fitoterapia: Belarrak erabiltzen dira gaixotasunak osatzeko.

Sarritan erabiltzen dira odoleko edo urdaileko minak sendatzeko.

Kromoterapia: Batzuen ustez, kolore bakoitza gorputz atal batekin dago lotuta, erlazionaturik.

Horrela, kolore eta argia gaixotasun asko tratatzeko erabiltzen dira, gaixotasun psikikoak batez ere.

Homeopatia: Homeopatentzat gaixo bakoitzak tratamendu desberdina behar du.

Hori dela eta, pertsona bakoitzarentzat sendagai edo botika desberdina eta naturala sortu behar da.

Akupuntura: Teknika hau orain dela 2.000 urte erabiltzen zuten Txinan eta orain dela gutxi heldu da gugana.

Orratzak sartzen dituzte gorputzaren atal batzuetan energia orekatzeko, ekilibratzeko.

Oso egokia da mina kentzeko.

Beste alde batetik, metodo batzuk gorputzaren atal bakar batean kontzentratzen dira: belarrian, begian, eskuan, oinean edo odol tanta batean.

Izan ere, gorputz atal guztien egoera hortxe agertzen da, batzuen ustez.

Teknika hauetako batzuk diagnostikatzeko dira (zer daukan jakiteko), iridologia eta odol biziaren metodoa, adibidez.

Beste batzuk terapiak dira.

Azken teknika hauen aldekoen ustez, masaia edo akupuntura oinean (oin erreflexologia) edo belarrian (auriologia) eginez gero, beste gorputz atalak osatzen dira.

Izan ere, teknika hauek aldeko eta kontrako iritziak dituzte;

batzuentzat teknika eta medikuntza alternatibo hauek bide bakarra dira; beste batzuentzat, ordea, ez dute kalterik egiten, baina ez dute osatzen.